Martxoren 16an, Don Joseba Segura, Bilboko gotzain laguntzailea, Claret Enea proiektua ezagutzera hurbildu da. Bertan dauden programa ezberdinak ezagutzeko aukera izan du: formazio tailerrak, neguko aterpea, tutoretzapeko pisuan dauden familiak, babes etxean dauden familiak… Instalazio ezberdinak ezagutu ondoren gotzain laguntzaileak solasaldi bat izan du proiektuari buruz detaile gehiago jakiteko bertako arduradunekin: Bernart Baltza (Claret Eneako zuzendaria), Agustin Ortiz cmf (Zuzendaritza taldeko kidea) eta Roberto Cillero cmf (anaidiaren nagusia eta bertako parrokoa). Azkenik, orain virusa dela eta bizi dugun egoera honi aurre egiteko lagundu nahian Claret Enea martxan jarri dituen programen berri eman diogu gotzain laguntzaileari: elikagaien banaketa eta afariak eskaintzea beharrean dauden familiei. Gotzain laguntzaileak oso positiboki baloratu du Claret Enean egiten den lana eta horretan jarraitzera animatu gaitu.
Share this