San Paulo Probintziaren lehen Kapitulu-Bilkura Vic-en 2021 urte honetako abenduaren 26tik hurrengo 2022 urteko urtarrilaren 2a artean egingo da. Ricard Costa-Jussà, klaretar misiolarien Probintzia-buruak azaroaren 1ean zabaldutako gutunean eman zuen horren dei ofiziala. Nagusi Generala Mathew Vattamattam-en aginduz Kapituluaren Batzar-buru aita Manolo Tamargo Rodriguez izango da, Gobernu Generaleko Diru-zain eta Aholkulari dena.
Kapituluaren iragarpena ekainaren 29an, San Pedro eta San Pauloren jai-egunean eman zen. Bilkura hau Katalunia, Euskal Herria, Frantzia eta Italia probintziak batu eta bi urtera ospatuko da. Dei agirian Costa-Jussàk zera dio: “Probintzia eta anaidi bakoitzari dagozkion sorterri eta kultur desberdinak aberasgarri egiten zaizkigu, mundu zabalerako misiogintza eta senidetasuna adierazten dutelako”.
Kapituluan arituko dira: Probintzia osatzen duten 23 anaidietako nagusiak, 23 ordezkari hautatuak, Gobernu Probintzialak aukeratutako bost ordezkari, gehi Gobernu Probintzialeko kideak eta Batzar-burua. Kapituluaren hasiera bere onespen eta osaketarekin abiatuko da, ondoren barneratze-une espiritual tarte bat helduko zaiola. Gero, bi-urtealdiaren lan-ildoak aurkeztu, aztertu eta eztabaidatu egin dira, onargarritzat hartzen diren erabakiz.
Bigarren zatiak gobernu taldearen egitura eta ezaugarriak eztabaidatuko dira. Bozketak aurretik aurre-saioa egin ondoren Probintzia-burua eta Aholkulariak bozkatzera igaroko da. Behin Probintzia-burua aukeratua izanda, honek ardura hartuko du eta Kapitulu-buru lanei ekingo dio. Azkenik, Probintziarako ekintza plana zehaztuko da.
Eskualdeen bilerak
Kapitulua deitu zenetik Probintziako eskualdeak aurre-bilerak egin dituzte. Katalunian azaroaren 6an izan zen Kapitulu Orokorraren “Kongregazio kutuna” agiria egun erdiz landuz. San Paulo Probintziaren Kuria-gunearen liburutegian egin zen.
Bileraren helburu nagusia azken Kapitulu Orokorraren “Kongregazio kutuna: Kristogan errotuak eta Misioan ausart” agiria nola gauzatu aztertzea izan zen. Otoitza batekin hasita, agiriaren zati azpimarragarrienak berrikusi ziren. Gero prestatutako galdera batzuk taldetan lantzeari ekin zitzaion. Amaitzeko, informazio batzuk trukatu ziren.
Euskal Herrian bilera azaroaren 20an, Frantzian azaroaren 22an eta Italia geroago. Topaketa hauen arreta Kapitulu Orokorrak utzitako agiriaz irizpideak bildu eta elkar-jartzea izan da.
Gobernu Generalak egin bezala, Kapitulu Probintzialean ez da paperarik erabiliko, tableta digitala baizik.
Argazkiak: San Paulo Probintziaren Katalunia eskualdeko azaroaren 6ko bilera.