Ricard Costa-Jussà, Sau Paulo Probintziako burua egun hauetan azaroaren 19a ostirala arte CORREF Frantziako Erlijiosoen Bilkuraren saioetan parte hartzen ari da. Elizan gehiegikeriak jasandakoentzat bidezko erreparazioa aztertzeko jardunaldiak dira.
Bilkuran partaide ordezkaritza dute emakumezko 323 erakunde apostoliko, gizonezko 89 erakunde apostoliko eta gizonezko 51 monastegi. Bi urtean behin CORREF-k Bilkura orokorra ospatzen du Frantzian Bizitza Erlijiosoen gaiak lantzeko, Eliza osoaren bizitzari dagokion zabaltasuna alboratu gabe. Aurtengo topaketaren gaia lotua dago Frantziako Elizan izandako sexu gehiegikerien txostena argitua izanari.