Katalunian, Euskal Herrian, Frantzian eta Italian hedatua den San Paulo Probintziako klaretar misiolariek 2020 urtean sortutako Probintzia berriaren lehen Bilkura-Kapitulu Probintziala atzeratzea erabaki dute Covid19aren eraginagatik.
Klaretarren Bilkura hori Vic-en 2021eko abenduaren 26tik 2022ko urtarrilaren 2a arte egiteko asmoa zen, Ricard Costa-Jussà Probintzia-buruak deitua. Probintzia-buruak berak 56 kapitulu-kideei jakinarazi zien atzeratua geratu dela, data berria 2022ko abuztu hasierarako finkatuz.
Atzerapena Covid-19ak kapitulu-kideen jatorrizko eskualdetan zuen eragina eta bertoko gobernuak jaulkitako neurriengatik hartua izan da. Gobernu Probintzialak espero du data berrian “lehen Bilkura Probintziala lehenetsi eta sustatua” ahal izango dela.
Probintzia ordezkatzen duen gobernu atala da Bilkura. Bertako partaide dira anaidietako nagusiak eta Probintzian diren anaidien kopurua bezainbeste ordezkari, 23 hain zuzen. Azken hauek probintzia-kide guztiek hautatzen dituzte. Horrez gain ere partaide dira Gobernu Probintzialak aukeratutako 5 ordezkari gehi Gobernu Probintzialeko kideak eta Bilkura-burua.
2019ko ekainaren 29an Nagusi General aita Mathew Vattamattam-ek jakinarazi zuen San Paulo Probintzia 2020ko urtarrilaren 1ean abiatuko zela, bertan batuz Katalunia, Euskal Herria, Frantzia eta Italia Probintzia ohiak. Eta aurrerantzean Kuria Probintziala Bartzelonan kokatuko zela. Nagusi Generalak Probintzia Berriaren Gobernu Probintziala izendatu zuen Lehen Bilkura Probintziala burutu arte.
Klaretar Misiolariak aita Claretek Vic-en 1894an sortutako kongregazio erlijiosoa osatzen dute, hasieran izena Mariaren Bihotz Garbiaren Seme Misiolariak hartu zuen. Egun klaretar misiolariak 3.000 dira, bost kontinentetako 60 naziotan hedatuak, 350 anaidietan.