Mathew Vattamattam, klaretar misiolarien Nagusi Generalak, Pazko oparoa eskaini die klaretar guztiei asteazkenean publiko egindako azalpenean. Nagusi klaretarrak eskatu du “gizartearen zauriaz” mintzatzea eta “hauek besarkatu ostean maitasun bilakatzea”.
Vattamattam-en mezuan esaten da azken bi urtetan “gizateriaren zauriak ukitu ahal izan ditugula”. Zauri horiek “mundu zabaleko izurritearen nahigabe” direla, baina halaber “gudateak eta eraso armatuak” zenbat etsitzen gaituzten. Vattamattam-entzat Jesusek gurutziltzatuaren zaurien antzekoak dira.
Esan du: “klaretarrok ezin ditugu ahaztu geure zauriak zein besteenak, eta ez ditugu ezkutatuta utzi behar”. Nagusi Generalaren iritziz, soilik “Jaun berpiztua topatzean” aldatuko zaigu bizitza; orduan zauriak “ez gaituzte ez geu ez besteak minduko, graziazko bide” bilakatuko zaizkigulako.
Klaretar honek denei Pazko poza opatu die. “Kristau bizitzan ezkortasunak, zinismoak eta malenkoniak ez dute lekurik, ezta gertakizun mingarriez inguraturik egonda ere”. Jakinarazpen osoa hemen irakurri daiteke.
Bestalde, klaretar misiolarien San Paulo probintziako Nagusi Probintzialak, Ricard Costa-Jussà-k, Pazko zoriontsua opatu dio probintzia osoari Ostiral Santuan igorritako mezuan. “Izan dezagun Pazko bide gozagarria”.
Gutunaren mezuan, Costa-Jussà-k Pazko aurreko egunak gogoratu ditu eta eskatu du “begirada, besoak eta hankak” Berpiztuagan jarritako fedearen arrasto izan daitezela”. Zorion mezua hemen. Irakur daiteke.