Vic-eko Klaretar Espiritualtasunaren Zentroaren (CESC) taldean sartu da Mario Kevin Armijo klaretar hondurastarra. “Ospatzeko modukoa da”, diote CESC Zentroan. Armijo Amerika Erdialdeko klaretar probintziako misiolaria, klaretar misiolarien Gobernu Generalak Vic-eko sortetxera bidalia izan da CESC taldean lanean aritzeko.
Baina ez da aurreikusitako epean heldu. CESC taldearen esanetan izapide burokratikoengatik Vic-erako bidaiak atzerapena izan du. Bere etorreraren zain egon beharrak “gure begirunea gehitu du”.
Orain arte Erroman izan da Armijo, hara duela sei urte heldu zen klaretarren kuria generalean lanean jardutera. Bertan idazkari orokorraren ordeko eta komunikazio bulegoko arduraduna izan da, Informatikan eta itzulpengintzan duen prestakuntzagatik.
Vic-eko klaretarren esanetan bertoko elkartea “oso aberastua geratu da etorri-berriaren gizatasun eta sagaratu izaeraren”. Klaretar hauek beraiekin bat egitea onartzea eskertzen dute, “prestutasun eta eskuzabalez egin duelako”, eta urrun geratzen zaizkiolako “familia, lurra, kultura eta egitasmo misiolariak”.