Erromako hainbat unibertsitatetan ikasten ari diren 14 klaretar Katalunian izan dira apirilaren 18tik 24ra, leku klaretarrak bisitatzen. Haiti, Indonesia, Kongo Errepublika Demokratikoa, Mexiko, Kolonbia, Kamerun, India, Angola, Nigeria, Vietnam, Paraguai eta El Salvadorretik etorri ziren. Erromako Klaretar Kuriako Salvador Segura zuten talde arduraduna.
19an Vic-en ibili ziren, eta hiriko hainbat leku bisitatu zituzten: Klaretar Museoa, Klaretarren Espiritualtasun Zentroa (CESC) eta San Antoni Maria Clareten hilobia. Hilaren 20an Bartzelonako erdigunean izan ziren, Claret ibili zen Bartzelonetako kale, tenplu, merkatu eta espazioetan. Ondoren, Familia Santuaren basilika, Jaume Clotet aitaren hilobia eta Sanctus Paulus probintziako kuria bisitatu zituzten.
Hilaren 21ean Barbastrora joan ziren 1936an eraildako klaretar dohatsuen gorpuzkinak eta martiriar lekuak gurtzera. 22ko goizean Sallentera, eta arratsaldean Montserrateko monasteriora. Apirilaren 23an bakoitza antolatu zen egiteke zuena bisitatzeko. Eta 24an goizez, ikasle gazteek Erromara itzultzeko hegaldia hartu zuten.
“Mila esker etortzeagatik! Plazer eta ohorea da guretzat, Vic-eko CESC-koentzat, gure anaiei leku santu eta gu guztiontzat hain esanguratsu diren horiek ezagutzea”, adierazi zuen CESC-eko Sebin Mundackal klaretarrak.