Goizeko eukaristia eta otoitza Frantziako eskualdeak animatu du, burua A. Joachim Grendoti izan delarik.
Lehenengo saioa Juan Martín Askaiturrietak moderatu du. Hasierako otoitzaren ondoren, Josep M. Abellak, Japoniako Fokoukako gotzaiak eta nagusi orokor ohiak, kapitulura bidalitako mezua irakurri da. Jarraian, Pere Codinak, sintesi-batzordearen koordinatzaileak, taldeek Probintziarako ametsaren gainean egindako ekarpenetatik abiatuta landutako testua aurkeztu du. Aldaketaren batekin onartu da eta txalo zaparrada batekin zoriondu da batzordearen lan ona.
Probintziako nagusia hautatu aurretik eta elkarrizketa-aldi baten ondoren, batzarrak erabakitzen du kapituluak egin dezala probintziaren hautaketa eta agintaldia sei urterako izan dadila.
Jarraian, gure araudietako testuak, Konstituzioak eta Direktorioa, nagusi probintzialari buruzkoak (ezaugarriak, erantzukizunak eta hautatzeko modua) irakurtzen dira. Hortaz, nagusi probintziala aukeratzen da. Juan Martín Askaiturrieta Ezkurdia, egungo Euskal Herria eskualdeko ordezkaria, aukeratu da. Behin bere onarpena adierazi duenean, txalo bero bat eskaini du batzarrak, bere prestutasunagatik eskerrak emanez eta anaien laguntza eskainiz. Ondoren, kapitularrek anaitasunezko besarkada eman diote hautatuari.
11: 00etan, San Antonio M. Claret tenpluko kriptan, nagusi probintzial berriaren kargu-hartzearen ekitaldia egin da, beti hunkigarria, kapituluko presidentea den A. Manuel Tamargoren eskuz; ekitaldia, Euskal Herriko gure anaiek abestutako «Agur Jesusen Ama» ereserki maitagarriarekin amaitu da.
Probintzial berriak eskerrak eman ditu gainerako klaretarrek bozketaren ostean erakutsi duten konplizitateagatik. «Nire mugez eta arinkeriaz jabetuta, ilusioz gainezka nago, eta Jainkoak gidatuko gaituela espero dut», esan du. «Proiektu bateratu, komunitario eta guztiona» gisa aipatu du bere lana. «Zuen laguntza dut guztion artean eraikitzen jarraitzeko», gaineratu du. Aurreko gobernu probintzialari ere eskerrak eman dizkio, «egoera txarretan eta konplexuetan» urte hauetan egindako lanagatik. Esker on hori txalo bero batekin berretsi da.
Gainerako denbora, otordura arte, libre utzi da.
Arratsaldeko lehen saioa A. Aitor Kamiruagak gidatuko du, moderatzaile lanetan Juan Martin Askaiturrieta ordezkatzen duena, hauxe kapituluaren lehendakari ordea izatera pasatu baita. Lehenik eta behin, A. Probintzialak gobernuaren egituraren bere proposamena aurkeztu du; luze eta zabal berari buruz hitz egin ondren, onartu egiten da.
Jarraian, gobernuko kideen hautaketa prestatzeko dinamika bat egiten dugu. 5 pertsonetako taldeetan, 15 minuturo aldatuz, gobernu kideek izan behar duten profilari buruz partekatu da, prefekturen arabera eta izen batzuk ere aipatuz.
Bigarren saioan kapituluak erabaki behar dituen erregimen-gai batzuk eztabaidatu eta bozkatzen dituzte kapitularrek. Saioa amaitzeko, gobernu kideak hautatzeko galdeketa bat egin da, onartutako egituraren arabera.
Bukatzeko Jainkoari gure esker ona zuzendu diogu bezperetako otoitzaren bidez, Euskal Herriko Sarin Nadupparampil-ek gidatuta.