Sanctus Paulus Probintzia
Katalunia
Katalunia “Ama Probintzia” deitua da, Antonio Claret santuak Kongregazioa han sortu baitzuen. Klaretar katalan ugari irten zen Kongregazioaren lehen haziak Europa, Asia eta Hego Ameriketako zenbait naziotan landatzera. Gaur egun anaidi hauek daude Katalunian: Lleida, Valls, Sallent, Vic, Girona eta Bartzelonan hiru.
Euskal Herria
Euskal Herrian Kongregazioak ezaugarri hauek ditu: gizartean bertokotuak izatea; haur, gazte eta familien ebanjelizazioa (hezkuntzan batez ere); bake eta justiziaren aldeko konpromisoa; inguruko behartsu eta garapen bidean diren herrialdeen aldeko solidaritatea. Gidalerro, karisma eta misio partekatuan inplikazioa bilatzea. Anaidi hauek daude: Bilbo, Donostia, Gasteiz, Agurain, Leioa eta Iruñean bi.
Frantzia
Frantzian klaretarrek bertoko Elizan txertatuak daude, bereziki etorkin eta pobreen aldeko zerbitzuan. Claret Frontfroide abadian hil zen 1870an, Narbonatik gertu. Nazio honetan anaidi hauek daude: Toulouse, Narbona eta Marsellan anaidi bi.
Italia
“Italia Ebanjelioaren zabalkunderako garrantzizko izan da beti, bertan finkatu zirelako Pedro eta Paulo apostoluak, eta Kristoren Ordezkariaren aulkiaren egoitza izateagatik». Nazio horretan anaidi hauek daude: Trieste (bertoko batzuk Frankolovo eta Eslovenian), Segrate, Altamura, eta Erroman anaidi bi.
Egitura aldetik
0
Komunitateak
0
parrokia eta eliza
0
ikastetxe
0
ongizate eta solidaritza elkarte
0
elkartegi
Klaretarrak gaur egun
Misioak anaikidetu egiten gaituenez elkarteko bizitzan bildurik, lehen misiolari bereizgarria anaitasuna babestea eskatzen zaigu.