Klaretar Familia osatzen dugu, San Antonio M. Claret fundatzailetzat dugun kongregazio eta erakunde talde bat. Haren espiritua partekatzen dugu, eta Espiritu Santuak Elizan piztu zion misioarekin jarraitzen dugu. Misio partekatua gure izaera eta jardutearen ildoa da, beste pertsona eta erakunde batzuekin lankidetzan lan egitera bultzatzen gaituena, parte hartze eta elkarrekikotasun moldeko eliza sustatuz.
. Mariaren Bihotz Sortzez Garbiaren Seme Misiolariak (Klaretar Misiolariak), Vic-en 1849an San Antonio M. Claretek sortutakoak.
. Misiolari Klaretar lekaimeak 1855ean Kuban sortutakoak dira. Maria Antonia Paris (1813-1885) eta San Antonio Maria Claret (1807-1870) fundatzaileek Eliza berritzeko kezka handia zuten. Haientzat «Ebanjelioa zutik jartzea» beharrezko zen: Kristori leialagoak izatea, pobrezia eta karitatea errotik biziz, Berri Ona iragartzeko etengabe lan eginez. Bien misio-ikuspegia, Ebanjelioa bizitzeko nahiarekin batera, familia erlijioso berri batean elkartzen dira Elizan.
Misiolari Klaretar lekaimeak San Paulo Probintzian leku hauetan daude. Katalunian: Bartzelona, Reus eta Tremp; Italian: Erroma eta Milan.
. Instituzio Klaretarreko Misiolari lekaimeak Lluís Pujol klaretarrak eta M. Dolors Solàk Vic-en 1951ko maiatzaren 28an hasitako kongregazio erlijiosoa dira; misiolari izanik, ebanjelizatzera bidaltzen dituzte, hau da, Jesusen Berri Onaren eta haren Erresumaren berri gozo-gozoa eraman behar dute gehien behar den lekuan, gizakien itxaropenak eta gozamenak, kezkak eta larritasuna partekatuz, bereziki pobreenak.
Instituzio Klaretarreko Misiolari lekaimeak San Paulo Probintzian leku hauetan daude: Katalunian: Cornellà de Llobregat y Vic.
. Filiación Cordimariana Institutu Sekularra da eta San Antonio Maria Clareten pentsamenduan du jatorria. Sagarapena eta sekulartasuna Mariaren Bihotzaren amaren eraginpean, Eliza izateko era berezia eta eredu egokia dira egiteko dutena hitza bidez betetzeko, San Antonio Maria Claretek zuen bizimodu eta jelu apostolikoaz beterik.
. Klaretar Sekularren Mugimendua laikoek osatzen dute, eta Kristorekiko atxikimendua adierazten dute San Antonio Mª Clareten bizimoduaren eta espirituaren arabera.
Klaretar Sekularren Mugimendua San Pablo probintzian leku hauetan dago: Euskal Herria, Katalunia eta Frantzia.
. Maria Sortzez Garbiaren Misiolarien Kongregazioa Afrika bertakoa da, gaur egun misiolaritza bizia eta dinamikoa duena.
. Misiolari lekaime Kordimarianoak konprometituta daude gure historian Jainkoaren Erresumaren zabalpenean, eta Amerikako kontinentean daude.
. San Antonio Maria Clareten Misiolari lekaimeen kongregazioak ebanjelizatzaile hutsuneari erantzuten dio, haien bizitza Jainkoari eta anai-arrebei sagaratuz.