San Antonio Claret 1807an jaio zen Sallent-en (Barcelona), Manresatik 15 kilometrora. Ogibidetzat ehungintzan ziharduen bere familia biziki kristaua zen.
Haurtzaro erabat normala egokitu zitzaion. Napoleonen gudaldiak, frantses iraultzaren ideien bulkadak, 1812ko Konstituzioa indarrean jartzeak eta absolutistak liberalekin zituzten liskarrak santuaren biziera baldintzatu zuten. Bere erlijiotasuna bi arlotan oinarrituta zegoen: Jainkoaren babesaren sentipena eta betierekotasunaren bizipena. Amabirjina eta Eukaristia zituen debozio nagusi.
Ikasle eta ehungintza langilea
Hamabi urte zituela aitak etxeko ehungintza tailerrean lanean jarri zuen. Lantegirako zuen abileziak eztenkatuta Bartzelonara joan zen ehungintzan prestakuntza hobetzeko eta ehule lana gogoz hartu zuen. Otoitzean, ordea, ez zebilen oso jarria, nahiz eta igande meza eta arrosariorik ez utzi.
Txikitan apaiz izandako asmoa pixkanaka ahazten joan zitzaion. Baina Jainkoak bazuen asmoren bat. Etsipen trinko batzuen bidez, eta batez ere Ebanjelioaren esaldi batek «zertarako du gizakiak mundu guztia irabaztea, bere bizia galtzen badu?» bere barnea astindu zuten. Nahiz eta lantegia sortzeko egitasmotan ibili, aitaren nahia alboratu eta kartusiarra izatea erabakitzen du.
Apaiz Misiolarirako Bokazioa
22 urte dituela Vic-eko apaiztegira joan zen, fraide kartusiarra izatea baztertu gabe. Hurrengo urtean Montealegre kartusiar monastegira zihoala ekaitz gogor batek buelta emanaztera behartzen du eta ondorioz bakardadean bizitzeko asmoa apaltzen doakio.
Ikasketa artistikoak Vic-en burutu zituen. Kastitatearen aurkako tentaldi gogor batean Ama Mariaren babesa sentitu zuen, baita Jainkoak misiolaritzarako nahi zuela.
Gotzainak zerbait berezia nabaritzen ziolaeta Teologia ikasketak amaitu auraretik apaiztu zen 1835eko ekainaren 13an. Jaioterri zuen Sallent-eko parrokiaren ardura hartu zuen. Ebanjelioa zabaltzeko Jaunaren deia sendoa zetorkion sarritan. Kataluniako giro politikoak, liberalak eta karlisten arteko Guda Zibilak banatzailea, eta Elizak agintariengandik jasotzen zuen mesfindantza giroagatik Kataluniatik alde egiteko behartu sumatu zuen. Ebanjelizatze ekimenetarako Propaganda Fide erakundean jarduteko prest eskaini zen.
Arriskuz beteriko bidaia ostean Erromara heldu zen. Asti-egun batzuk probestuz Jesuiten Gesù egoitzan Gogojardunak egitean txanda hartako zuzendariak Jesusen Lagundian sartzera gonbidatu zuen. 1840ko hasieran, nobizialdia hasi eta lau hilabetera, eskubiko hankan oinaze trinko batek ibiltzea eragozten zion. Jainkoaren asmoa ote eta, Nagusi Jeneralak zirto argitu zion: «Jainkoaren gogoa da zeu ahal bezain laister Espainiara joatea. Ez beldurrik izan; egin aurrera».
Katalunia eta Kanarietan Misiolari Apostolikoa
Kataluniara itzuli eta Viladrau parrokiaz arduratzen da. Ongi antolatua aurkitzen duenez, misio eta gogojardunak ematera inguruko herrixketara doa. Gotzainak Clareten bokazioaz eta predikuen onuraz oharturik parrokigintzatik aske utzi zuen herriz herri ebanjelizatzen aritzeko. Eliz agintaritzarekin bat egin nahirik eta zuen gaitasun pastoralagatik Propaganda Fiden “Misiolari Apostoliko” titulua eskatzen du, eginkizun espiritual eta apostolikoetan gauzatu zuena.
1843 eta 1847 artean Katalunia osoan zehar ibili zen Jainkoaren Hitza hedatzen, beti oinez eta jarduerengatik ez dirurik ez oparirik onartuz. Nahiz eta politikan hautu alderdikoirik egin ez, laster jasan behar izan zituen agintarien jazarpenak, baita federaren aurkako gezur beltzak.
Claret-ek ez zuen herri prediku eta apaiz/erlijiosen aldeko ekintzaile soila izan Beste baliabide apostoliko eraginkorrak antzeman zituen: debozio liburutxoak argitaratzea; apaiz, erlijiosa, haur, gazte, ezkonduak eta gurasoentzat baliagarri zitekeelako 1848an Liburudenda Erlijiosoa sortzen du. Bi urtetan 2.811.000 liburu ale, gehi 2.059.500 idatz-lantxo eta 4.249.200 orri solte argitaratzea lortzen du. Kristau biziera hobetu eta jarraituzkorako Kofradiak sortu eta babestu zituen, horien artean Mariaren Bihotz Santu Garbiaren Anaidia eta «euren etxetako erlijiosak», «Mariaren Bihotz Santu Garbiaren alabak» erakundearen aurrekari zena. Gerora, «Mariaren Bihotzaren Filiazioa» Institutu Sekularra bilakatu zen. Matxinada armatua zela eta, Katalunian ez zuenez predikurik egin gotzainak Kanarietara bidali zuen.
1848ko otsailetik 1849ko maiatzera uharteak ahaldenik alde zeharkatzen ditu. Laster “el Padrito” goitizen samurrez deitzen dute. Herri sena landuz Las Palmas elizbarrutiko Pino Amabirjina zaindari izendatzea lortu zuen.
Sortzaile eta Kuban artzapezpiku
Kataluniara itzulita, 1849ko uztailaren 16an Vic-eko Seminarioaren gelatxo batean Mariaren Bihotz Garbiaren Seme Misiolarien Kongregazioa sortzen du. Clareten egintza handi horrek hasiera xumea izan zuen: Sortzailearen inguruan asmo berdineko bost apaizekin abiatua. Egun gutxira, abuztuaren 11n, aita Clareti Kubako Artzapezpiku izendapena heltzen zaio. Zailtasunak aurkeztu bazituen ere, horien artean Liburudenda Erlijiosoa eta Misiolarien Kongregazio hasiberria zituela, izendapena onartu behar izan zuen. 1850eko urriaren 6an gantzutu zuten artzapezpiku Vic-en.
Kuban egoera nahasia zegoen: zapalketa eta esklabutza, moraltasun publiko eza, familietan segurtasun gabezia, Elizarekiko gutxiespena, eta batez ere kristautasunaren beherakada etengabea. Uhartera heldu bezain goiz, kristautasuna biziberritzearen lehentasunaz jabetu zenez, kanpaina misiolariak sustatzen zituen, bertan berak parte hartuz, Jainkoaren Hitza herrixka guztietara hurbilduz. Gotzain eginkizunari misiolari esanahia eman zion. Sei urtetan elizbarruti osoa hiru bider zeharkatu zuen. Apaizen berrikuntza espirituala eta pastoralaz arduratu zen. Baita elkarte erlijiosoen finkatzeaz. Gazteriaren hezkuntza eta giza-laguntzarako Kuban elkarte erlijiosoak finkatu zitezen saiatu zen: Eskolapioak, Jesuitak eta Karitateko Alabak. Ama Antonia Paris-ekin batera 1855ko abuztuaren 27an Maria Sortzez Garbiaren Erlijiosak sortu zituen, Misiolari Klaretarrak. Esklabutzaren aurka ahalegintzeaz batera, haur probeentzat abeletxe-eskolak sortu, helburu sozialeko Aurrezki Kutxa sustatu eta herritarrentzat liburutegiak antolatu zituen. Ekimen guzti horiek gatazkak, gezur-beltzak, jazarpenak eta erasoak ekarri zizkioten. Holguin-eko atentatuak (1856ko otsailaren 1ean) bizia arrisku handian utzi zuen, Kristoren alde odola isurtzera behartuta.
Isabel IIa Erreginaren Aitorle, eta Madriden zein Espainian apostolu
Isabel IIa Erreginak 1857an Aitorletzat aukeratu zuenez Madrilera aldatu zen. Astean gutxienik behin joan behar zuen Gortera aitorle lanetara baita Alfontso printzea eta honen arreben kristau heziketa gidatzera. Suspertu zuen giro espirituala eta jarreragatik Gortearen egoera erlijiosoa eta morala aldaraztea lortu zuen. Bizi-molde soila eta pobrea zeraman.
Jauregiko eginkizunak ez zuten Claret gotzainaren eguna ezta arreta apostolikoa agortzen. Horregatik hirian beste lanak hartu zituen: predikuak, aitortzak, liburuak idatzi, espetxe eta ospitalak bisitatu. Espainian zeharreko Errege-erreginaren bidaietan ahal zuen lekutan sermoiak ematen zituen. Zientziak eta arteak ikuspuntu erlijiosotik eraikitzeko jakintsu eta artisten bilgune izatea helburu zuen San Migel Akademia bideratu zuen, okerbideak zuzentzeko aukerak bateratzeko, liburu egokiak zabaldu eta hauen bidez dotrina ona hedatzeko.
Erreginak Madrideko Montserrat eliza eta ospitalaren babesle izendatu zuen. 1859an Eskorialeko kpresidentetza eman zion. Baita bere eskutik kudeaketa oso eraginkorra eta anitza lortu: eraikinaren zaharberritzea, eliza hornitzea, elkarte erlijioso bat ekarri eta seminarioa kokatzea. Espainirako gotzain arduratsuak lortzea irrikatzen zuen. Era berean bizitza sagaratua babestu eta bultzatzea, batez ere berak sortutako Kongregazioak: Klaretar Misiolariak eta Maria Sortzez Garbiaren Erlijioosak. Zein beste batzuk.
Politikan aske eta alderdikeriarik gabe iraun zuen. Horrek arerio ugari ekarri zion. Askoren gorroto eta mendeku egarriaren jomuga bilakatu zen. Honako aitormena utzi zuen: «gai politikoa beti tentuz erabiltzen ahalegindu naizen arren –kutunkeriaz dihardu–, ezineko egin zitzaidan mintzo gaiztoak ekiditea».
Jesukristorekin bat egitean gailurrera heldu zen gauzakin sakramentalak iraungi gabe geratu zitzaizkionean, 1861eko abuztuaren 26an Segobiako Granjan gertatua.
Batikano I. Kontzilioko partaide eta Herbestea
1868ko iraultzaren ondorioz aita Claret Erreginarekin batera herbestera doa. Parisen Erreginaren zerbitzuan dihardu, Familia Santuaren Konferentziak sortu eta ekintza apostoliko anitzetan parte hartuz.
Pío IXa Aita Santuaren apaizgoaren urrezko urtemugaren ospakizunean parte hartzeko Erromara bidaiatu zuen. Batikano I. Kontzilioaren prestaketan lagundu eta Kontzilioaren saioetan Aita Sainduaren hutsezintasuna aldarrikatzeari eman zion. Saioak amaitzean eta osasun oso makalean, baita heriotza hurbil zuela, Frantziako Pradesen Misiolariek zuten anaidira doa.
Herioa eta Goralpena
Pradeseraino ere iritsi ziren aurkari jazartzaileak bera harrapetu, Espainiara eraman eta epaitu ondoren zigortzeko asmoz. Gaizkile moduan ihes egin behar izan zuen, Fontfroideko zistertar monastegian ezkuta-lekua hartuz. Monastegi horretan eta 63 urte zituela, monje eta misiolari batzuen maitasunaz ingurutarik hil zen 1870eko urriaren 24n. Gorpuzkinak 1897an Vic-era eraman ziren.
1934ko otsailaren 25ean Pio XIak Dohatsu izendatu zuen. Eta 1950eko maiatzaren 7an Pío XIIak Santu egin.
Informazio gehiago Klaretar Espiritualtasunaren Zentroan eska dezakezu.